Urgull mendia eta Aquarium

Urgull mendia hiriaren alde zaharraren gainean aurkitzen da, eta Motako gaztelu zaharraren gainean 50ko hamarkadan eraikitako Jesusen Bihotzaren estatuak zaintzen du. Mendi- hegalean denboraren poderioz berritzen joan den zenbait gotorleku dago. Txango ederrak egin daitezke, hiriaren edertasuna, aspaldiko istorioak eta itsasoaren handitasuna uztartuz.

 

Donostiako Aquariuma, alde zaharretik minutu gutxira, dibertitzeko leku bikaina da euria lagun dugun egunetan. Bere 360º ko tunel eta museo hezigarrian familia giroan gozatuz espezie berriak deskubritu ahalko dituzue