2. ibilbidea: Gipuzkoako Erdialdeko eta Mendebaldeko Kosta

Donostiatik eta zehazkiago Ondarretako hondartzatik irtengo gara. Lehenik Oriora abiatuko gara. Horretarako bi aukera ditugu. Bata N-1a hartzea ( Gasteiz – Madril ) eta errepide honetatik N-634 hartzea. Laister gara Usurbilen bere eliza ederrarekin, zeinean erretaula ikusgarria ikus dezakegun, eta Atxega Jauregia ikusgarriarekin. Aurrerago Orio dago, baina bidean goazelarik, Oria ibaiaren meandroak erribera lur lauak, eta Usurbilgoa den Aginaga auzotik pasako gara. Auzo honetan sona handikoak dira angulak.

Donostiatik Oriorako beste aukera Igeldon barrena joatea da. Igeldo – Mendizorrotz mendibizkarra Donostiatik Orioko itsasadarreraino doa. Gipuzkoako kostako eta mendietako ikuspegi ederra eskeintzen digu. Igeldo Donostiako auzora igotzen gara, bere baserri lur eta zenbaitetan billa multzoren batekin. Nekazal kutsuko auzoa da, eta itsasoaren kresalak labarren gertutasuna adierazten du. Oriora jaisten hasten garenean, 1. bihurgune itxian, eskuinera ikusiko dugu Orioraino zihoan, eta gaur egungo autopistaraino iristen den erdi aroko Santioko galtzara. Izan ere Donostiatik Oriora Igeldon barrena zihoan kostako Santio edo Donejakue bidearen zati bat da.

Orio: Arrantzale herria. Eliza ikusgarria da haitz baten gainean eraikia. Bere alde zaharrean dauden etxeek ederki adierazten dute arrantza zela ogi bidea beren ateburuetan azaltzen diren irudiek dioskuenez. Bere itsasadarrean itsasoratzen da Oria ibaia, bere eskubira Antilla hondartza duelarik. Ezin dugu salbuetsi herri honek arraunarekin duen lotura, bere arraunlariak askotan Kontxako estropadetan irabazle izan direlarik. Orion N-634 jarraituaz Zarautzera bidean abiatuko gara.

Zarautz: Herri turistikoa eta Gipuzkoako hondartzarik luzeena duena. Interesgarriak dira Narros, Torre Luzea eta Portu-ren jauregiak. Azken hau harleunduzko XVI.mendekoa da eta udaletxearen egoitza. Sona handikoak dira Nazioarteko Surf txapelketa eta Jazz emanaldiak. Photomuseum-a ere interesgarria da. Zarauztik Getariara bidean itsasertza ikusiko dugu. Bide hau ekaitz denbora denean, batzuetan, itxi egin behar izaten dute. Kostako goi aldeetara begiratzen badugu txakolina egiteko mahastiak ikusiko ditugu. Lau kilometro egin ondoren berehala gaude Getarian.

Getaria: Arrantzale herri famatua. Munduari lehen bira eman zion Juan Sebastian Elkano eta Cristobal Balenziaga jostun famatua bezalako pertsonai famatuen jaioterria. Bere XV mendeko San Salbatore eliza balio historiko-artistiko handiko eliza gotikoa da. Elkanoren monumentua eta Balenziagaren museoa ere ikusgarriak dira. Azken honetan jostun famatuaren lanak ikus ditzakegu. Herriaren goikaldean txakolin mahastiak ikus daitezke, eta oso paraje ederrak. Lehen uharte izandako San Anton mendixka “Getariako Arratoia” bezala ezagunagoa dena ere bisitatu dezakegu. Getariatik 4 kilometrotara Zumaiara iritsiko gara.

Zumaia: Herriak bi hondartza ditu, Santiago eta Itzurun. Lehena urolaren itsasadarraren eskuinaldean eta bestea herriaren mendebaldean, Zumaia eta Deba-ren arteko “Flysh-aren kosta” deiturikoa hasten den lekuan. Herriak Ignazio Zuloaga margolariaren museoa eta Laia artisau produktuen museoa bezalako leku interesgarriak ditu. Hirigunean aipagarria dira Euskal Gotiko deituriko estiloko San Pedro eliza. Zeinak Antxieta eskultorearen erretaula bat duen. Hau da Antxietaren obra bakarra Gipuzkoan.

N-634 jarraituaz Itziarko gainetik pasako gara Debarako bidean. Itziarren dago “Itziarko Ama”-ren irudi Erromanikoa; arrantzaleek oso estimatua Itziarren Lasturko bailarara karstiko ederrera joan gaitezke, zeinean berritutako XII. mendeko errota bat alea ehotzen ikus dezakegun eta agian herri askotan sokamuturretan ibiltzen diren betizu edo larrebehiak larrean. Zumaiako kasuan aipatu bezala, Itziarko “Flysh-aren kosta” ikusgarria da Sakoneta eta Haitzuriko paraje ederrekin. Itziartik behera N-634 jarraituaz Debara iristen gara. Deba Herri turistikoa eta hondartza duena da. Bertan ikusgarria Asunción “Monumentu Nazionala” bezala izendatutako eliza Gotikoa da. Debatik pasatzen den Deba ibaia zeharkatuaz Mutrikura abiatuko gara. Mutrikun Herri arrantzalea, Asunzioko Eliza, Galdona etxea eta Udaletxea ikus ditzakegu. Halaber inguruetako auzoak politak dira itsasgaineko bista ederrekin.

Donostiara itzultzeko Itziarren edo Elgoibarren A-8 autopista har dezakegu.