4. Txangoa: Errezilgo bailara eta Ernio Mendia Tolosaraino

Kostaldean dagoen Zumaiara joan, bai N-634 edo autopista hartuaz. Zumaiako irteera hartu eta Urolako ibarrean gora Azpeitiaruntz abiatu.

Azpeitian, Soreasuko San Sebastian eliza gotikoa, Errege Katolikoen musikari izan zen Antxietako Juanen jaiotetxea, edo Trenbidearen museoa ikus ditzakegu, baina batez ere San Inazioren Basilika barroko bikaina ikus dezakegu, zeinaren barruan Jesusen konpainiaren sortzaile izan zen Iñigo Loiolakoaren jaiotetxea dagoen.

Azpeitiatik Errezil aldera joko dugu. Nekazal kutsuko herria da. San Martin eliza eta XIX mendeko udaletxearekin. Baina batez ere aipagarriak dira mendi maldatsuetan sakabanaturik dauden baserriak eta belardi zainduak. Herriaren gainean ikusten dugu Ernio mendi malkartsua. Errezildik gora abiatuaz, eta beti ere Tolosarako bidean Errezilgo bailara ederra ikusiko dugu Bidaniara iristen garen arte.

Bidaniak eta Goiatzek Bidegoianeko udala osatzen dute. Bidanian XVIII mendeko Iriarte jauregia eta San Bartolomeko eliza dira ikusgarriak.

Bidaniatik Tolosaruntz jarraituaz Albiztur dugu gure ezkerraldean. Albizturren Ama Birjinaren Jasokundearen eliza dago eta bai eta ere, udaletxe ikusgarria. Sona handikoak dira Albizturko babarrunak aza eta besterekin.

Berehala gaude Tolosan. XIX medean Gipuzkoako hiriburu izana dugu, eta Tolosaldea deritzan eskualdearen buru da. Ikusgarriak dira Santa Mariaren eliza, San Frantzisko komentua, Idiakez jauregia, Euskal Herria-ko plaza Arkupetua eta Gipuzkoako Aldundiaren jauregia. Gozogintzari buruz aipagarriak dira Tolosako teilak eta zigarrotxoak. Tolosan N-1 hartuaz laister batean gaude Donostian.